Kondestableko etxadiaren barnealdean zegoen Muebles Apesteguia industria-nabea eraitsi dute. Hala, itxura hartzen hasia da Alde Zaharreko plaza berria. Udan hasi zituzten lanak, orain plaza atontzea falta da. Udazkenerako aurreikusten dute irekiera.
Pellejerias Zokoren antzeko plaza sortu nahi dute Kondestableko etxadiaren barnealdean. Hori dela eta, adierazi dutenez, kanpoaldean dauden eraikin guztiak mantenditu dituzte; baita industria-nabeari atxikita zegoen Erdi Aroko erdisotoa. 101.604 euroko aurrekontua du proiektuak.