Gaztainak saltzeko aukera izanen da hamahiru gunetan

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 10a, 08:15

Asteazkena arte dago aukera postu batean gaztainak saltzeko eskaera egiteko. 

Gaztainak saldu eta hortaz erosteko aukera hamahiru toki desberdinetan izanen da aurtengo neguan: Landabengo azoka, Komedias kalea, Merkaderes, San Nicolás plaza, Estafeta kalea eta Duque de Ahumada kaleen artean, Yanguas y Miranda eta Oliveto Kondearen artean eta Gurutzearen plaza. Horiez gain,  Urdax Monasterioaren eta Baiona etorbidearen artean, Golem zinematokietan, Merindadeen plaza, Nafarroako Gorteak kaleen eta San Ignacio kaleen artean, Zaragoza etorbidearen eta Galizia etorbidearen artean eta Deskalzos kalean, igogailuaren ondoan.

Heldu den irailaren 12ra arte dago aukera gaztainak saldu nahi izatekotan toki bat eskatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!