ruñeko Udaltzaingoak mila euroko isuna jarri dio 20 urteko gazte bati bizikletatik erori eta alkoholemia proban positibo emateagatik.
Azken orduotan Nafarroako hiriburutik hurbil hamar istripu inguru gertatu dira. Ezbehar horietan, gutxienez, bi lagun zauritu dira.
Alde batetik, 52 urteko emakume batek klabikula hautsi du, Baiona etorbidean, ihes egin zuen txirrindulari batek bizikletarekin harrapatu ostean. Bestetik, alkohol proban positibo emateagatik zigortu duten txirrindularia arin zauritu da istripu horretan.