Alde Zaharra atseginago egiteko planak fruituak eman ditu martxan jarri eta urtebetera

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 6a, 08:04

Iruñea Atsegin Egiteko Plana. Arg: mcp.com

Helburuak betetzen ari direla uste dute udal agintariek. Lehen abalgunean esaterako %90 egin du behera autoaren erabilerak; Alde Zaharrean txikiagoa da hori, baina %50 jaitsi da hor ere. Garraio publikoaren erabilerak %4,5 egin du gora.

Urtebete joan da Iruñeko Erdialdea Atsegin Egiteko Plana abian jarri zutenetik. Une hauetan, Pio XII. ari dira ontzen, baina Alde Zaharrean aldaketek dagoeneko urtebete egin dute. Oinezkoek eta bizikletek lehentasuna izatea, eta garraio publikoa sustatzea izan da planaren xede nagusia, eta bide berean autoa mugatzea. Eremu ugari ez dira dagoeneko motorra duten ibilgailuentzat erabilgarri eta Alde Zaharreko kale estuetan ere ezin da edonor ibili halako motordun ibilgailuekin.

Zalantzak izan ziren hasieran, batzuek ez zuten onartu halako aldaketarik baina gutxika, behintzat batzuk ari dira aldaketara moldatzen eta egokitzen. Udal agintariek uste dute apustu ona izan dela. Helburuak betetzen ari direla uste dute, esaterako, zabalguneetan %90 egin du behera autoaren erabilerak. Alde Zaharrean txikiagoa da hori, %50 jaitsi delako autoaren erabilera. Garraio publikoaren erabilerak gora egin du %4,5 eta autoa erabiltzen segitzen dutenek Alde Zaharretik gertu dauden aparkalekuak hautatzen dituzte. Nabarmendu duten bestea udal agintariek izan da, Alde Zaharretik autoen erabilera mugatzeak ez duela eragin beste zonaldeetan kotxe pilaketarik edo trafiko mardulik eta horrekin ere pozik azaldu dira.

Merkataritzari dagokionez, nabarmendu dute kosta egiten dela zenbaitetan egokitzea baina oro har saltoki berri gehiago sortu dira itxi direnekin alderatuta. Gogoratu dute Udalean, atzerapen handia duela Iruñeak mugikortasun arloan eta pausoka ari zaiola buelta ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!