Hiru ginekologok jasoko dute ostiralean Iruñeko Zapia. Hogeita hamar urte aritu dira osasun publikoan lanean, horitako asko Andraize zentroan. Hiru mediku-ginekologoak aitzindari izan ziren Nafarroan abortoa egiten. 1987an ekintza horiek epaitegietara eraman zituzten eta 1990ean absolbitu egin zituzten hirurak. Andraizen lan handia egin dute batez ere gazteekin sexualitateari buruzko informazioa, ikastaroak eta argibideak emanez.