Iruñeko Arrotxapea auzoko Patxi Larrainzar eskolako gimnasioko sabai aizuna askatu da. Atzo eguerdian eman zuten eskolako langileek gertatutakoaren berri. Gaur bertan aztertuko dituzte kalteak Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko teknikoek, enpresa espezializatu baten laguntzarekin. Jakinarazi dutenez, eraikinaren beheko solairuan dagoen gimnasioko 30 metro kuadroko eremua dago kalteturik.
608 ikasle izan zituen aurreko ikasturtean eskola publikoak. Ave Maria eskola zegoen egun Patxi Larrainzar eskola dagoen eraikinean. Zentroa handitzeko proiektua aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak, 2004. urtean. Bi fasetan gauzatu zen, lehenengoa 2006ean eta bigarrena 2007an.