Orain Bai taldeko Laura Perezek ere sare sozialetan egin du lehen adierazpena. "Muga guztiak gainditu dira oraingoan. Kalean aldaketa eskatzen zutenak kaleratu dituzte Maravillasetik. Horrenbeste beldur ote diote herri mugimenduko kideei?", adierazi du. Era berean esan du huste hori ez dela bere izenean izan.