Oreka TX, Thierry Biscary eta Garazi Pascual ostegun gauean Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 1a, 12:13

Pikotailuke ikuskizunak zabalduko du Harresietako Jaialdia, ostegunean 22.00etan.

ZIUDADELAk  hartuko du  HARRESIETAKO JAIALDIAREN INAUGURAZIOA abuztuaren 2an, ostegunarekin, 22:00etan, OREKA TX, THIERRY BISCARY ETA GARAZI PASCUAL artistaren musika ikuskizunarekin. Pikotailuke ikuskizunak piztu egiten du jolasaren plazera. Jolasa, irudimenerako jostailu gisa; irudimena, bizitzaren jolaserako. Gure proposamena da begi alaiagoz begiratzea gure inguruari, eta bizitza modu ludikoagoan ulertzea. Musika izanen da ardatz nagusia, eta euskal kultura zein ohiturekin loturiko osagaiekin uztartuta, aukera emanen digu bidaia egiteko mundu jostalari eta koloretsuago batera. Ikuskizun hau elkarlanean ekoiztu dute Iruña, Baiona eta Hondarribiko Udalek, eta hiru hiri horien arteko lankidetza bultzatzen duen CREACITY proiektuaren barruan sortu da.

Interpreteak: Oreka TX (boskotea): Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte, harri-txalaparta, egur-txalaparta eta bidoia. Mikel Ducau, alboka, banbu-klarinetea eta saxofoia. Iñigo Egia, bodhrama, taula indiarra, hanga, kaxoia, zerra eta tara. Juanjo Otxandorena, buzukia. Thierry Biscary, ahotsa eta bertsoak. Garazi Pascual, zirku-artista. Zeremonia-maisua (zirku-esparruko zenbait pertsonaia). Produkzioa: Txalapart.

Hiriaren udako jaialdian, Iruñeko harresiak eszenatoki natural paregabe bihurtzen dira dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako. Harresietako jaialdia abuztuaren 2tik 22ra egingo da, eta 30 bat ekitaldi bilduko ditu, zirkua, musika, dantza, eta jolasak hartzen dituzten kaleko ikuskizunak tartean. Udako programazioa osatzeko zine-emanaldiak eta kontzertuak egingo dira auzoetan, Udalaren eta Civivox sarearen eskutik.  Kaleko ikuskizunak, kontzertuak, dantza harresietan eta kalean, eta jolasak. Horra Harresietako jaialdiko programazioa Jaialdiak kaleko arteak izango ditu ardatz (zirkua, antzerkia eta musika), herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, eta ikuskizun gehienak doan izango dira. Hogeita hamar jarduera horiek Ziudadelan, Guadalupeko Bastioian, O-ko Andre Mariaren plaza eta Iruñeko harresi-barrutian barna egingo dira.

Horrez gain, Iruñeko Udalak udako programazioa osatuko du Civivox sareak auzoetan antolatutako jarduerekin.

Jaialdia Creacity proiektuaren barruan dago. Creacity mugaz gaindiko lan-ildo bat da, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala azpimarratzea helburu duena, berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenen bidez. Creacity Espainia, Frantzia eta Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzako programaren funtsekin finantzatzen da (POCTEFA 2014-2020).

 

Erlazionatuak

Harkaitz Mtz. de San Vicente, Oreka TX

Euskalerria Irratia 2018 abu 01 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!