Maravillas gaztetxearen balizko hustutzeari aurre egiteko asanblada antolatu dute ostiralerako

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 1a, 11:51

Nafarroako Gobernuak kautelazko neurriak eskatu ditu eta hori Maravillas gaztetxea hustutzeko lehen pausoa izan daitekeelakoan, asanblada irekia deitu dute abuztuaren arratsaldeko 3an

Gaztetxearen aurka ia urte batez irekita zegoen prozedura judizialean akusazio partikular bezala azaldu da orain Nafarroako Gobernuak. Honekin batera, epaileari espazioaren desalojo prebentiboa eskatu dio.

Ahotsa.info wuebguneak dioenez, Gaztetxetik Geroa Bai-ren jarrera salatu dute. "GBai-k denbora darama erakusten defendatzen duen eredu soziala ez dela ezertan ezberdintzen lehengo Erregimenarekin alderatuz", esan dute ohar batean. "Geroa Bai PNV-k Nafarroan erabiltzen duen marka zuria" dela uste dute, eta leporatu diote "langile klasearen ongizatea bermatzen duen aldaketa erreal eta sakon bat" ez defendatzea. "Alderantziz. PNV-Geroa Bai-k bere interes propioak eta haien elitekoak defendatzen dituzten alderdiak dira. Adibideak soberan ditugu: AHT, Aroztegia, desalojoak, politika sozial urriak, euskararekiko gutxiespena, ..."

"Benetako aldaketa" kalean emanen dela "kapitalismoak jendartean ezartzen duen miseria eta zapalkuntzaren aurka egunero borrokatzen duten kolektibo eta pertsonengandik" azpimarratu dute, eta ildo horretan "azken urte hauetan gauzak aldatzeko borrokan ibili diren horientzako ere erasoa" dela ohartarazi dute. "Erantzuna kolektiboa izan behar du", diote. Horregatik, ostiral honetan 19:30ean Gaztetxean bertan egingo den Herri Batzarrean parte hartzera gonbidapena zabaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!