Zabala da oso sanferminetako bertso aukera: gaur, bi bertso saioa izanen dira. Bat, Oinez Txokoan, Irrien Lagunak diren Martin Bertxo eta Tiritatxorekin, 18:30ean, Oinez Txokoan.
Bestea, Ez da kasualitatea saioan ariko dira Alaia Martin, Alazne Untxalo, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza, Sarasate pasealekuan, 19:00etan, musikaren laguntzarekin. Alaitz Rekondo da aurkezlea.
