“Puta sin dinero” (dirurik gabeko puta), “Mi polla tiene sabor” (nire zakilak zaporea du), “Hoy follo estés o no estés” (Gaur txortan eginen dut, zurekin zein zugabe). Horiek dira atzemandako txapetan irakur daitezkeen mezuetako batzuk.
Gogoratzekoa da aurten Iruñeko alkatetzak Sanferminetarako karrikaraturiko bandoak espresuki debekatzen duela mezu sexistak dituzten kamisteak, txapak eta antzekoak saltzea”.
Orain arte, hiru sexu abusu salatu dituzte, denak ukitzeengatik. Eta hiru lagun atxilotu dituzte horien kontura. Gaur jakin dugu Nafarroako Auzitegiko lau instrukzio auzitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diola horietako bati. 25 urte ditu, nazionalitate frantsesekoa da, eta bederatzian gauean atxilotu zuten, Gaztelu plazako taberna batean. Ukimenduak pairatu zituen emakumeari 400 euro ordaindu beharko dizkio.