Asiron: "Sexu erasoen aurka egindako lana fruituak ematen hasi da"

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 11a, 10:15

Joseba Asiron alkatea, atzo, uztailaren 10arekin, O plazan, Euskalerria Irratiaren Sanfermintza saioan

> "Txupinazoan inbisibilizaturiko talde baten mezua zabaltzea zoragarria izan zen. Nekez izanen da hoberik" > "Lanean segituko dugu, ez dugu ahaztuko, baina 78ko sanferminekin ziklo bat biribildu dugu".> "Aranzadik eta IEk erreferentziazko indarrak izaten segitzen dute aldaketaren barruan".

2018ko sanferminak azken txanpan sartu diren honetan, Joseba Asiron alkatea Euskalerria Irratiaren Sanfermintza saioan izan da.

Hiru sexu abusu salatu dituzte orain arte, ukimenduengatik. "Sexu abusu bakarra izatea albiste txarra da. Baina ez da arazo larririk izan, momentuz. Espero dut hala jarraitzea. Ezin gara lasaiatu. Lanean segitu behar dugu, baina egindako lana fruituak ematen ari da", azaldu du Asironek.

Aurten 50 urte bete dira Espainiako Poliziak German Rodriguez hil zuenetik. "Ziklo bat itxi da" alkatearen irudikoz: "Afera ez amaitu. Ez dugu ahaztuko. Saiatuko gara. Baina zerbait biribildu da. Desklasifikatu gabeko paperak hor daude. Baina hemendik ahal dugun guztia egiten ari gara, garai batean ez bezala".

Txupinazoaren metxa Motxila 21 taldeko kideek piztu zuten. "Balkoian inbisibilizaturik zegon talde bat izan da, haren mezua zabaltzen, herritarrek hala erabakita. Argazki ederra da, zoragarria", esan du Asironek. "Zaila izango da aurrerantzean bilatzea halako txupinazo bat", gaineratu du.

Uztailaren zazpiko zezenketan jaso zituen txistuei buruz Asironek dio "kiroltasunez eta normaltasun osoz" hartu behar direla.

Alkateak halaber nabarmendu duIhotelen okpyuazio tasa %97koa izan dela lehen egunetan, eta zabor kopuruak behera egin duela.

"Arantzadi eta IEk aldaketan erreferentziazkoak izaten segitzen dute"

Udal kirisiari dagokionez, EH Bilduko alkateak dio aldaketak aurrera eginen duela: "Aranzadik eta Izquierda Ezkerrak erreferentziazko indarrak izaten segitzen dute aldaketaren baitan, aldatu dena da hemendik aurrera ez direla izango zinegotzi ordezkariak".

Arantzadiren eta IEren arabera, inbertsioetarako sei milioiak ez zeuden galtzeko arriskuan, eta afera zen zertan inbertitu. Asironen arabera, "beharbada berreskuratu ahal izango da diru horren zati bat, baina inbertsioak ejekutatzeko aukera gutxiagorekin, hor denbora garrantzitsua baita".

Bestalde, Arantzadik eta IEk diote EH Bilduk zein Geroa Baik hainbatetan bozkatu dutela UPNrekin eta PSNrekin batera. Alkateak dio hori ez dela gauza bera: "Guk lehendabizi gehiengoa lortu dugu udal gobernu taldean, eta gero osoko bilkuran. Haiek gehiengoa lortzeko gobernutik kanpo egin dute. Eta hori oso ezberdina da, hori gainditu behar ez den marra gorria da".

 

Erlazionatuak

Joseba Asiron - Sanfermintza 2018-07-10

Euskalerria Irratia 2018 uzt 11 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!