"Oraindik lan egiteko eta ikasteko denbora dago, bestela jendeari huts eginen diogu", azpimarratu du Edurne Egino zinegotziak, udal berria hautsi berritan: "Espero genuen oso zaila izatea lauen artean lana egitea; politika egiteko modu berriak osatu behar ditugu".
"Elkarrekin duguna akordio programatiko batean dago, eta hortan aritu beharko genuke. Benetan kemena eman behar dugu", eta zehaztu du, "pausoa" "Asironen akats handia" izan dela.
"Jendea beste testuinguru batean dago, XXI. mendean gaude, jendea oso urrun dago talde politikoengandik, eta eskatzen die jendearekiko beste begirada bat. Laukoaren artean begirada hor jarriko bagenu, ez genuke hala jokatuko".