Motxila 21 Down sindromea duten 12 gaztek eta elkarteko bederatzi boluntariok osatzen dute. 2005ean igo ziren taula gainera, rock musika baliatuz gizarte-inklusioaren alde lan egiteko asmoz. Urte hauetan 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte, eta hainbat kolaborazio egin dituzte artista ezagunekin (El Drogas, Ktxi Romero, Porrotx, Ara Malikian, Fermin Muguruza, Fito Cabrales...).
Guardasola saioa Ainhoa Lizarraga, saxo jotzailea eta talde honetako sortzaileetako bat izan da gaur eta talde berezi honen nondik norakoak azaldu dizkigu.