Herri Sanferminen jai guneetako txandak betetzeko SOS deia

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 29a, 09:54

Lotura honetan eman daiteke izena.

Herri Sanferminen Twitter kontutik SOS deia zabaldu dute, Errekoletak plazako zein O plazako jai guneetako lan txandak betetzeko arazoak dituztela eta.

Txandetan izena emateko bi bide eskaini dituzte. Lehena, mezu elektronikoa bidaltzea hsftxandak@gmail.com helbidera. Bigarrena, honako lotura hau erabiltzea.

Eman beharreko datuak: izen abizenak, telefono zenbaki bat, zein txanda hartzeko prest zauden, eta zenbat lagun joanen diren zurekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!