“Udal aginte talde honen xedea da sanferminak egiazki nolakoak diren erakustea da. Orain arte lan hori ez zen egiten, eta horren ondorioz askotan gure festaren izaeraren inguruko mezu okerra zabaldu da”, azaldu du Tokiko Ekonomia Jasangarri zinegotzi Patri Peralesek.
Peralesen arabera, aurtengo sanferminetan udalaren xedea da “zerbitzuen kalitatea mantentzea eta alojamenduen kontrolean laguntzea”, bai eta “ostalaritza negozioen inspekzioak handitzea” ere.
Hainbat bide erabiliko dituzte, sanferminak promozionatzeko, eta bide horien guztien bidez ahaleginduko dira zenbait balore bultzatzen, konparaziora, egunez egindako festa, festen izaera historikoa, eta bertako kultura eta tradizioak.
Informazio hori guztia sanferminofiziala.com webgunean jaso ahal izanen da. Eta ahalegin berezia eginen dute edukiok sare sozialetan zabaltzeko.
Ikus entzunezko euskarriei doakienez, Goya saria jasotako Patxi Uriz errealizadore nafarrak 4 minutu eta 23 segundoko bideoa osatu du, sanferminak promozionatzeko: “Erase una vez San Fermin – Bazen behin San Fermin izenburuarekin.
Halaber, San Fermin Pamplona sakelako telefonoetarako aplikazioa gaurkotu eginen dute, eta, besteak beste, horren bidez, une oro jakin ahal izanen da non dauden erraldoiak, eta non diren peñak.