Brontze Peñaren Festa sariaren hirugarren edizioa izanen da aurtengoa. Sari honen bidez aitortu nahi zaio emakumeari festan duen protagonismoa. Ekimenak espazio publikoetan eta aisialdian genero berdintasuna aldarrikatu nahi du.
Aurten sarituak bost emakume izanen dira, Iruñeko Udaleko lehen emakume zinegotziak, 1979ko hauteskundeetan aukeratuak. Iruñeko historian aginte postuetan izan diren lehen emakumeak.
Uztailaren 11an, 11:30ean emanen zaie saria Kondestablearen jauregian. Denak egonen dira bertan, Camino Monasterio izan ezik. Bera hila da eta haren izenean Itziak Mendibe alabak hartuko du saria.
Aurtengo berrikuntza izan da batzorde aholkuemale eratu dutela erabakitzeko saria nori eman. Aurten talde horretan Ana Telletxea folklorista eta irakaslea, Alvaro Adot historialaria eta Mikel Zuza liburuzaina eta idazlea izan dira.
Emakume aintzindari hauen inguruko dokumantala egin dute Iñaki alforja, Jaione Vicente eta Iñaki Redinek eta ekainaren 28an, datorren asteko ostegunean, nafarroko filmotekan esakainiko dute 20:00etan.