Hirugarren urtez AGAO elkarteak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin emanaldi berezi hau prestatu du opera eta zarzuela piezak hiritarrei eskaintzeko asmoz.
Maiatzaren 12rako prestatua zeukaten kontzertu bertan behera utzi behar izan zuten eguraldiarengatik. Orain badirudi aurrikuspen hobeak daudela larunbatari begira.
AGAOko korua eta bakarlariak arituko dira Mariola Huarte piano jotzaileak lagunduta eta Iñigo Casalíren zuzendaritzapean.