Gai organikoa hobeki bereizteko edukiontzi berriak jarriko dituzte Iruñean ere. Azpilagañan gaurtik aurrera izanen dira martxan eta Artika Berrin bihartik aurrera. Marroiak izanen dira eta txartel batekin zabaltzen ahalko dira bakarrik. Jakien hondarrak bota beharko dira edukiontzi marroira eta birziklatzen ezin dela errefuxa izanen da.
Maiatzaren 28az geroztik bi auzo horietan informazioa ematen ari dira Udaleko langileak. Txartelak ere banatu dituzte auzoko lagunen artean. Guztira 4.508 etxebizitzatan izan dira eta bizilagunen %65arekin izan dira.