Ezin dira onartu sare sozialetan eta mezu elektroniko bidez EH Bilduren hautetsiek eta langileek jasotzen dituzten gorroto mezu etengabeak eta mehatxuak. Soilik, ideologia desberdina izateagatik edota proiektu politiko, sozial eta ekonomiko ezberdina izateagatik.
Kritika eta iritzi guztiak bidezkoak dira baina beti aniztasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetutik abiatzen badira. Horregatik, publikoki salatu nahi ditugu halako eraso eta gorroto adierazpenak, ulertzen dugulako ez dutela lekurik gizarte demokratiko batean, eta gainera, ez direla onuragarriak etorkizuneko gizarteak eraikitzeko. Iruñea hiri irekia, tolerantea, errespetuzkoa, solidarioa eta anitza da; eta horiek dira, hain zuzen ere, guztion artean bultzatu eta zaindu behar ditugun balio eta ezaugarriak, baita ere, sare sozialak bezalako espazio berrietan.
Zehatzago, salaketak Twitter bidez jasotako bi mezuri egiten die erreferentzia, eduki mehatxatzaile beldurgarri eta iraingarriak dituztenak: “Pena da kulparik gabeko emakumeak hiltzen dituztela eta ez zuek” edota “beraz 5 mutil eraso sexistengatik epaitu dituzte eta zuk ETA kide nazkagarri horrek eskuak garbitzen dituzu. Joango naiz Sanferminetara txerria eta hiru tiro sartuko dizkizut putaseme halakoa”.