"Euskaraz? Bai, eskerrik asko!". Horixe da Sanferminetako kamisetaren leloa, Euskalerria Irratiaren logoak lagundua.
Iaz plazaratu genuen lehendabizikoz, eta arrakasta handia eduki zuen. Ehunka lagun kamiseta soinean ibili ziren Iruñean: kalean, tabernetan, entzierroan, nonahi.
Arrakasta ikusita, eta hainbat lagunek iaz ezin izan zutela erosi esan eta gero, aurten kamiseta bera karikaratzea erabaki dugu.
Salneurria zortzi eurokoa izanen da. Sanferminen aurretik, Karrikirin (Xabier, 4) eta Euskalerria Irratian (Iratxe, 45) izanen da eskuragarri. Sanferminetan, Zaldiko Maldikon.