"Artisten auzoa jaia da, artearen, artisten eta bisitarien inguruko ospakizuna. Artea gure bizitzetan barneratzeko prestatutako ekintza da". Halaxe definitu dute Artisten Auzoa antolatzen dutenek ekimena. Arrosadian izanen da ostiraletik igandera arte eta ekintza ugari izanen da: Erakusketak, bideo sorkuntzak, pintura tailerra, swing emanaldiak...
"Iruñean ospatzen den artearen jai herrikoi handiena da. Edozein adierazpen artistiko garatzen duen pertsonek edo kolektiboek har dezakete parte", adierazi dute, ateak zabalduz.
Auzoko hainbat kale eta plazatan izanen da eta, horiez gainera, Manuel de Falla eta Blas de Laserna kaleen artean dagoen Gizarte Ekimeneko Komunitate Zentroan, bertan, muralismoa, argazkilaritza, poesia irakurtaldiak, yoga aeroeak eta beste makina bat ekimen gozatzen ahalko dira. Gazteriaren etxeak, Arrosadiako Civivoxak, udal arte eskolak eta lehen hezkuntza eskolak ere parte hartuko dute.
Hainbat kontzertu ere izane ndira: Huslaw, Volumnia, Unai Otegi, Descalzos 66, monarch Butterfly & Little Ninja, Gospell Alai Kapela, Maria Juaristi, Ardi Beltza, Peico, O*tegi Band eta abesbatza.
Egitaraua osorik hemen ikus daiteke eta, horretaz aparte, beren facebook orrian aurki daiteke informazio guztia.