Sanferminak 2018

Gaseko ukuiluetan piztutako sutea eta zezenketen aurkako margoketak ikertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 7a, 13:19

Azken astean Iruñean izandako bigarren sabotajea da. Entzierroko ibilbidean porlana bota zuten hesiak jartzeko zuloetan.

Iruñeko Udaltzaingoa goizaldean Gaseko ukuiluetan izandako sabotajea ikertzen ari da. Ezezagunek su eman diote Gaseko ukuiluetan zegoen makina bat eta garrak azkar zabaldu dira. Halaber, zezenketen aurkako pintadak ere agertu dira. Halaber, bestelako kalte materialak ere izan dira.

Udalak jakinarazi duenez, sua 04:50ean piztu da. Iruñeko Udaltzaingoa eta suhiltzaileak garrak piztu diren tokira joan dira eta "zezen" itxurako makina bat sutan zegoela egiaztatu dute.

Bertaratutako suhiltzaileek sua itzaltzea lortu badute ere, kalte materialak "handiak" izan dira.

Halaber, zezenketen aurkako hainbat pintada egin dituzte Gaseko ukuiluetan, Udaltzaingoaren arabera, zezenketen kontrako taldeek egindakoak.

Azken astean Iruñean izandako bigarren sabotajea da. Izan ere, astearte honetan jakin zenez, entzierroko ibilbidean porlana bota zuten hesiak jartzeko 13 zulotan, sanferminetarako hesia jartzea eragotziz.

Udaltzaingoak espediente bat ireki du, gertaturikoa ikertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!