Ekainaren 6arekin azken aurreko maila igoko dute Iruñean. Sanferminak gero eta gertuago daudela dioen maila da gaurkoa. Hurrengoan festan murgildurik izanen da Iruñea. Gaurkoaz gainera gogoratu behar da astelehenean hasi zirela Aldaz Anaien zurgindegiko langileak entzierroetako hesiak jartzen, tonbola maiatzaren azken asteburuan zabaldu zutela eta gaur Herri Sanferminetako kideek egitaraua aurkeztuko dutela.