‘Kirol Txiki, Esfortzu Handi!’tartean Mikel Nabarro Estitxu Armendariz, Nafarroako Arraun Klubeko arraunlariarekin mintzatu da.
50 urte bete dituen talde hau arriskuan dagoela esan digu. Entrenamendu saioak egiteko urez betetzen dituzten hobi batzuk egin behar izan dituzte. Egoera kezkagarri honen aurrean sinadura bilketa egitea erabaki dute.
Honetaz gain beste hainbat kirolen inguruko informazioa ekarri digu, ohi bezala, Mikel Nabarrok.
ATLETISMOAN
Hiru nafarrek distiratu zuten nazioarteko txapelketetan. Alde batetik, Manu Quijerak. Jabalinista nafarrak irabazi zuen Portugalen lehiatutako Espainairen eta Portugalen arteko 23 urtez azpiko Jaurtiketen Lehiaketa. Beste aldetik, Portugalen ere 18 urtez azpiko Kopa Iberikoa izan zen eta Carmen Riañok 2 mila metroko proba irabazi zuen, eta Uxue Modregok berdina izan zuen jabalina proban. Atletismo nafarraren harrobia indartsu dator ikusten dugun bezala.
IRRISTAKETAN
Joan zen asteburuan Iruña Hiriko I. Roller Maratoia izan genuen, hain zuzen ere, igandean, Gaztelugibel Kaletik. Gizonezkoen lehian Patxi Peula gasteiztarrak irabazi zuen eta emakumerik azkarrena Aura Quintana kolonbiarra izan zen. Hor izan genuen garaipena lortzeko borrokatzen Leire Larrasoain patinatzaile nafarra, azken buelta arte, baina, zoritxarrez, ez zuen kolonbiarraren azken erasoa jasan eta bigarren izan zen gurea. Dena den, maila handiko nazioarteko lehiaketa izanez, emaitza bikaina Leirerena.
AIZKORA
Iker Vicentek historia egin zuen berriro Azpeitian urrezko aizkora irabaziz. Otsagabiarra Aitzol Atutxa baino 21 segundo azkarragoa izan zen eta Mikel Larrañaga baino 4 minutu eta berrogeita lau segundo baino azkarragoa. Benetan historikoa lortzen ari dena Iker Vicente. Izan ere, batzuek diotenez, aizkoraren erregea da nafarra, Binakako Urrezko Aizkora ere irabazi zuelako bere lehengusu Ruben Saralegirekin martxoan.
AGENDA
Datorren asteburuan Txantreak hasiko du Lehenengo Mailara igotzeko play-offa, lehendabidiko partida etxean izango du, larunbatean 6etan Arrosadian izango da eta iruindarrek Femisport Palauren aurka jokatuko dute eta saiatuko dira emaitza ona lortzen datorren asteko itzulirako partiduari begira. Kanporaketa honetako irabazleak Areto Futboleko emakumezkoen 1. Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Zorte on neska txantrearrei!