Sorkuntza diruz babestuko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 1a, 08:02
Maider Beloki eta Maitena Muruzabal.

Sorkuntza artistikorako laguntza deialdia egin du bigarrenez Iruñeko Udalak. 30.000 euro banatuko dituzte 10 proiektu onenen artean.

Iaz, eginak zeuden egitasmoak lagundu zituen diruz, zehazki zazpi. Aurten baina, denbora gehiagorekin aurkeztu dutenez deialdia, sorkuntza bera da lagundu nahi dutena diruz. Alegia, artista sortze prozesuan delarik, buruan duen proiektu horren ideia garatzeko laguntza izanen da. Maider Belokik eta Maitena Muruzabalek aurkeztu dute.

30.000 euro banatuko dituzte gehienez eta 10 sari izanen dira guztira beste hainbeste lan babesteko. 10 sari horietatik hiru gordeko dituzte 35 urtetik beherakoentzat eta bat euskarazko sorkuntzarako bideratuko dute.

Pertsona fisikoak aurkeztu daitezke baina baita taldeak ere. Proiektu bakarrarekin aurkezten ahal da pertsona bakoitza. NANaren fotokopia, proiektuaren ideia, aurkezten duenaren ibilbide profesionala eta obra garatzeko duten plana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!