Astelehenean hasiko dira entzierroaren hesia ibilbidean zehar jartzen. Egun hauetan entzierroaren ibilbide osoan dauden zuloak garbitzen aritu dira, ondoren, 900 zutoin baino gehiago bertan sartzeko. Aldaz Anaien Zurgindegiak aurten ere 900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 kuina jarriko dituzte astelehenetik aurrera.