Disko berria plazaratu du Jabier Muguruzak, 'Leiho bat zabalik' izenekoa. Giro "intimista" galdu gabe, gitarra elektrikoetara eta elektronikara jo du musikariak disko honetako kantak "janzteko".
Konfort gunetik, eroso sentitzen zen esparru horretatik, atera eta zerbait desberdina egiteko beharra sentitu du orain. Zortzi abesti biltzen dituen disko argitaratu berria aurkeztuko du gaur Jabier Muguruzak Iruñean.
Lagun hainbatekin izanen da Jabier Muguruza gaur Erraldoien Txokoan zortzi terdietan. Zuzenean, Ander Mujikarekin batera arituko da, eta sanplerren bidez erreproduzituko dituzte diskoan agertzen diren doinu elektronikoak. Zenbait kantu zahar ere berreskuratuko dituzte, oraingo jantzi berriekin apaindurik aurkeztuko dituztenak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!