Zuzenbidean lizentziatuak kontratatzeko deialdia egin zuen publiko Iruñeko Udalak maiatzaren 2an eta euskara baloratzen zen bertan. Orain, baina, baremazio horren kontra egin dute UPNk, PSNk eta Ezkerrak, hain zuzen, Iruñeko udalaren presidentetza batzordearen bozketan.
Deklarazioa onartu dute, hiru talde horiek organo horretan sei boto batzen baitituzte. Bitartean, Aranzadi eta Geroa Bai (hiru boto) abstenitu egin dira; EH Bildu izan da kontrako botoa eman duen bakarra.