Sanferminak gero eta gertuago daudela adierazten duen ekimenetako bat da tonbolaren irekiera. Larunbatean hasi ziren boletoak saltzen eta arrakastaz gainera: 33.000 boleto saldu zituzten bi ordutan. Aurten ere 0,80 zentimoan salduko dituzte boletoak eta sari potokoak banatuko dituzte: bost Vokswagen Polo auto, 2.500 euroko erosketa txartelak edotan 360.000 zuzeneko sari.