Asteburu honetan bertan ospatuko da Iruña Rock jaialdia, ostiral eta larunbat arratsaldean osotara hogei talde arituko dira Iruñeko gotorlekuan jarri dituzten bi agertokietan. Ostiralean, arratsaldeko 15:30etan lehendabiziko taldearen txanda: “Thursday’s pussy dogs”. Egun honetako kartel buruak azkenak izanen dira, “Doctor Deseo” taldekoak eta duela gutxi kaleratu duten disko berria aurkeztuko dute bertan. Egun honetako beste berezitasun bat “Vendetta” taldeak joko duela. Iruñean eskeiniko duten azken kontzertua izanen da hau. Larunbatean besteak beste “Lehendakaris muertos”, “Governors”, “Narco”, “Bourbon Kings”… talde horretako kidea da DJ Paik, Euskalerria Irratiko teknikari Igor Eskudero. Berak kontatu digu zer nolako jaialdia den eta nola doan haien disko berriaren aurkezpena.