Larunbatean zabalduko dute Caritasen tonbola

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 24a, 19:44

Sarasate pasealekuko tonbola uztailaren 15era arte martxan egonen da. 2.400.000 txartel jarriko dituzte salgai, iaz baino 100.000 gehiago, 0’80 euroan.

2.400.000 txartel jarriko dituzte aurten salgai, iaz baino 100.000 gehiago, 0’80 euroan, aurreko urteko prezio berean. Guztira, 360.000 sari zuzen daude, horien artean, 5 auto. Horrez gainera, Alde Zaharreko dendetan gastatzeko 2.500 euroko sariak banatuko ditutze. Sari horietako gehienak erositakoak dira, baina badira zenbait donazio ere. Sariak, abuztuaren 16ra arte eskuratzen ahalko dira, ordea, Caritasen egoitzan.

Aurtengo berrikuntza, haurrentzako txoko bat sortu dutela. Bertan, umeek marrazkiak eta ipuinak idatz ditzakete.

Tonbolari buruzko informazio guztia caritaspamplona.org webgunean aurki daiteke.

Tonbolaren bitartez haren aurrekontuaren zati bat betetzen du Caritasek: iaz, %10a inguru lortu zuen, 450.000 mila euro. Eta guztira, 5 milioi eta berrehun mila euroko aurrekontua izan zuen, haren jarduna garatzeko.

2017ko kontuak ere aurkeztu dituzte, horren erakusgarri. Erabiltzaile gehiago izan dituztela, baina horien artean aurreko urteetan baino gutxiago izan dira diru laguntza behar izan dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!