Hiru urteko haurra harrapatu zuen auto batek atzo 16:20ean Arrotxapea auzoko Maiteminduen Etorbidean. Anbulantzian eraman zuten ospitalera hanketan zituen zauriengatik. Gainera, Iturrama auzoan beste ezbehar bat ere izan zen: emakume bat harrapatu zuen senarrak autoarekin atzera egiteko maniobra egin zuelarik.
Txirrindularia arin zauritua
Ollo herritik gertu bizikletan zioan 58 urteko gizonak istripua izan du auto batekin. Elkar jo zuten atzo 19:00etan. Izandako zauriengatik ospitalera eraman zuten.