Gaur, memoria historikoaren bertso saioan: Soto, Colina, Majuelo, Alkaiza...

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 23a, 09:50
Argazkia: Sanfermines78 Gogoan ekimenak 2018ko egitaraua aurkezteko egindako prentsaurrekoa.

'Memoriaren bertsoak' izeneko saioa antolatu du Sanfermines78 Gogoan plataformak, gaurko, asteazkenerako. Colinak, Sotok, Alkaizak, Majuelok, Lazkozek eta Karrikak kantatuko dute.

German Rodriguez erail eta 40 urtera, makina bat ekimen antolatu ditu Sanfermines78 Gogoan plataformak. Besteak beste, bertso saioa izanen da gaur, maiatzaren 23an, asteazkenarekin, Kondestable jauregian; Sustrai Colina, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Eneko Lazkoz eta Aimar Karrika ariko dira kantuan, 19:00ean hasita. Gai jartzaile lanetan, Alaitz Rekondo. 

Maiatzaren 28an, Memoriaren ahotsak antolatu dute, Fermin Balentziarekin eta kortxeen ikastaroa ere izanen da.

Horrez gainera, maiatzean, "inpunitatearen kontrako" Argazkiak lekuko erakusketa muntatu dute Kondestablen, eta hilaren 31ra arte egonen da ikusgai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!