Elkarlanean aritu dira Iruñeko Udalaren San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko teknikariak Zaragozako Ecozine film jailadiko antolatzaileekin aurten lehen aldiz. Zaragozan jailadi honen 11. edizioa egiten ari dira hile honetan eta han ikusten ari diren lanetako batzuk Iruñera ekarriko dituzte aste honetan.
Joan den astean Gazte atalean DBHko ikasleentzat eskain dira saioak Iturramako Civivoxean eguerdiko 12.00etan. 12 laburmetraiak ikusteaz gain, 200 bat gaztek aukera izan dute ondorengo zinema-forumean parte hartzeko, maiatzaren 8 eta 9 erderaz eta 10 eta 11an euskaraz.
Aste honetan 16tik 19ra, lau filme luze eskaintzen ari dira Golem Baionan, 20:00etan doan.
'Ara salvaje'
Espainia, 2017 52 min. Gaztelaniaz. Blu-Ray
Zuzendaria: Martín Campoy
Gidoilariak: Martín Campoy eta Isabel Santolaria
Sinopsia:
Ara ibaia Pirinioetako azken ibai basatia da. Lurraldeko arteria nagusia. Ibai horren urak mendi horien DNAren eta odolaren parte dira. Istorioz beteriko kilometroak, Pirinioak zer diren eta zer izan ziren kontatzen dizkigutenak.
'We must be dreaming'
Belgika, 2016. 60 min. Portugesezko jatorriko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Blu-Ray
Zuzendari eta gidoilaria: David Bert Joris Dhert
Sinopsia:
Zer aldaketari eman zioten bide Brasilen 2014ko FIFAren Munduko Kopak eta 2016ko Rioko Joko Olinpikoek? Hiru brasildarren eguneroko bizitzan murgilduta, dokumental honek ikertzen du nolako eragina izan duten planetako bi kirol-ekitaldi nagusi horiek Rio de Janeiroko herritarren bizitzetan.
'Dusk chorus'
Italia, 2017. 62 min. Italiera, ingeles eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Blu-Ray
Zuzendaria: Nika Saravanja eta Alessandro d´Emilia
Gidoilaria: David Monacchi
Sinopsia:
Diziplina anitzeko Fragments of Extinctionproiektuan ia 15 urtez ibili den David Monacchi soinu-artista, ikertzaile eta konpositore ekoakustikoaren lanaren parte bat islatzen du filmak. Daviden begi eta belarrien bitartez murgilduko gara munduan biodibertsitaterik handiena duen eremuaren soinu-paisaia paregabeetan, Yasuníko (Ekuador) baso primarioetan, alegia. Klima-aldaketa, petrolio-langileak, lehorte izugarriak, teknologia aurreratuak naturan eta inguruabar primitiboak. Horiei eta beste erronka askori aurre egin behar die Davidek bere helburua lortzeko: soinu-paisaia puru eta jarraitua grabatzea, 3Dn, 24 orduz, etortzekoak diren belaunaldiei begira gordetzeko halako soinu-paisaia bat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!