Elkarlanean aritu dira Iruñeko Udalaren San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko teknikariak Zaragozako Ecozine film jailadiko antolatzaileekin aurten lehen aldiz. Zaragozan jailadi honen 11. edizioa egiten ari dira hile honetan eta han ikusten ari diren lanetako batzuk Iruñera ekarriko dituzte aste honetan.
Joan den astean Gazte atalean DBHko ikasleentzat eskain dira saioak Iturramako Civivoxean eguerdiko 12.00etan. 12 laburmetraiak ikusteaz gain, 200 bat gaztek aukera izan dute ondorengo zinema-forumean parte hartzeko, maiatzaren 8 eta 9 erderaz eta 10 eta 11an euskaraz.
Aste honetan 16tik 19ra, lau filme luze eskainiko dira Golem Baionan, 20:00etan doan.
‘Gli anni verdi’, ‘We must be dreaming’, ‘Ara slavaje’ eta ‘Dusk Chorus’ dira lan hauek.
‘Gli anni verdi’
Italia, 2017. 54,35 min. Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Blu-Ray
Zuzendari eta gidoilaria: Chiara Bellini
Sinopsia:
“Lehen, mendira aire freskoaz gozatzera joaten ginen; orain, ordea, zabortegi ilegalen karietara goaz mendira, ikusteko ea kriminalen batek materia toxikoak ezkutatu dituen zuhaixken artean”.
Haien pentsioez gozatu eta gaitz zein ajeak zaintzeaz arduratu beharrean, hiru aktibista zahar eta nekaezinek zelatatu eta garbitzen dituzte instalazio industrial abandonatuek eta zabortegi ilegalek suntsitutako soroak.
Aurre egiten diete zabortegi ilegalei, hondakin toxikoei eta maiz gertaerak gaindituta dauden erakundeei.