11:00etan Joseba Asiron alkateak iragarriko du zein izan den iruindarrek aukeratu dute kartela 2018ko sanferminak iragartzeko. Egilea ere bertan izanen da eta parte hartzea zenbatekoa izan den ere argituko dute. Dena dela, urteotako handiena izan dela ere esan daiteke. Izan ere, epea amaitzeko oraindik astebete geratzen zenean 4.000 iruindarrek emana zuten botoa.