40 hildako eta 8000 zauritu izan dira Palestinan martxoaren 30etik, Itzuleraren Ibilbide Handia izeneko protesta hasi zenetik. Gaur, Nakbaren 70. urtemuga betetzen den egunean, protestekin segituko dute. Nakba hondamendia da arabieraz. 1948ko maiatzaren 15ean, milizia sionistek eta soldadu israeldarrek sarraskiak egin zituzten Palestina, eta etxetik kanporatu zituzten hainbat eta hainbat palestinar.
Hori dela eta, Palestinarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute. Gaur eginen dute, 19:00etan, Iruñeko Udaletxe plazan. Deitzaileak, Askapena, Internazionalistak Auzolanean eta Zabaldi Elkartasun Etxea.