'Txalaroa' txalaparta jaialdia, martxan

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 10a, 09:03
Argazkia: Hutsun txalaparta taldearen artxiboko irudia.

Iruñeko Udalak Hutsun txalaparta taldearekin elkarlanean antolatuta, jaialdiak hitzaldiak eta erakusketa bat ere eskainiko ditu zikloak, maiatzaren 19ra arte.

Maiatzaren 11n, ostiralarekin, 19:30ean, Sinkopatuak taldeak hasiera emango die Txalaroa 18 txalaparta-jaialdiaren kontzertuei, Sanduzelaiko Civivoxean. Hutsun txalaparta-taldearekin elkarlanean antolatuta, jaialdiak hitzaldiak eta erakusketa bat ere eskainiko ditu maiatzaren 19ra arte. Ikuskizunean, txalapartak, klakeak, pianoak eta harea gaineko dantzak elkarri eragiten diote, eta emaitza erritmoz nahiz zirraraz beteriko musika da. Sinkopatuak taldeak soinu-espazio bat eraiki nahi du, non tradizioa eta berritasuna eskutik helduta joango diren, klake modernoaren teknikak euskal perkusio tradizionalarekin nahiz jazz swing erritmoekin uztartuta. Sarrerek 3 euro balio dute, eta Sanduzelaiko Civivoxean bertan eros daitezke, eta online www.pamplonaescultura.es eta www.pamplona.eswebguneetan.

Bide horiek erabilita ere eskuratzen ahalko dira sarrerak Txalaroa 18 jaialdiaren bigarren kontzerturako: Jaso, Escrich Trio eta Hutsun elkarrekin arituko dira, eta oso bestelakoak diren bi musika-tradizio bateratuko dituzte, txalaparta eta jazza, hain zuzen. Sanduzelaiko Civivoxeko agertokira igoko dira Anai Gamboa, Mikel Urrutia, Daniel Lizarraga, Javier López Jaso eta Marcelo Escrich, maiatzaren 18an, ostiralarekin.

Hitzaldiei dagokienez, bihar abiatuko da lehena,Txalaparta elektronikoa: bilakaera instrumentu tradizional batean izenburupean,, Ttotelkako Pablo Zaratiegiren eskutik. Juslarrocha Civivoxean izango da, 19:30ean. Datorren astean, maiatzaren 15ean, 19:30ean, Berriketan taldeko Mikel Aveirok masterclass bat eskainiko du Juslarrocha Civivoxean. Eta zikloari buru emateko, kontserbatorioetan txalaparta irakatsi beharko litzatekeen inguruko eztabaidari helduko diote hainbat txalapartari, irakasle eta musika-eskoletako zein kontserbatorioetako arduradunek. Mahai-inguru hori maiatzaren 17an izango da, Juslarrocha Civivoxean ere, eta bertan Aitzol de Carlosek koordinatutako  erakusketa egongo da ikusgai, jaialdiaren argazki, kartel eta kamisetekin.

Txalaroa18. Txalaparta-jaialdia. Hutsun Txalaparta Taldearekin elkarlanean

  • Kontzertuak. Sarrera: 3 euro (Sanduzelaiko Civivoxean eta online www.pamplonaescultura.es eta www.pamplona.es webguneetan).
  • Sinkopatuak Maiatzak 11, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa.
  • Jaso, Escrich Trío + Hutsun. Anai Gamboa, Mikel Urrutia, Daniel Lizarraga, Javier López Jaso eta Marcelo Escrich. Maiatzak 18, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa.
  • Topaketak eta hitzaldiak. Sarrera librea da.
  • Txalaparta elektronikoa eta txalaparta birtuala: bilakaera instrumentu tradizional batean. Hizlaria: Pablo Zaratiegi (Ttotelka). Maiatzak 10, osteguna 19:30. Juslarrocha Civivoxa
  • Masterclassa, Mikel Aveirorekin (Berriketan). Maiatzak 15, asteartea. 19:30. Juslarrocha Civivoxa
  • Irakatsi beharko al litzateke txalaparta kontserbatorioetan? Mahai-ingurua txalapartari, irakasle, eta musika-eskoletako zein kontserbatorioetako arduradunekin. Maiatzak 17, osteguna 19:30. Juslarrocha Civivoxa
  • Erakusketa
  • Txalaparta topaketa - 14 urte. Maiatzak 4 – 19. Juslarrocha Civivoxa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!