Elkarlanean aritu dira Iruñeko Udalaren San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko teknikariak Zaragozako Ecozine film jailadiko antolatzaileekin aurten lehen aldiz. Zaragozan jailadi honen 11. edizioa egiten ari dira hile honetan eta han ikusten ari diren lanetako batzuk Iruñera ekarriko dituzte aste honetan eta hurrengoan.
Gazte atalean DBHko ikasleentzat eskainiko dira saioak Iturramako Civivoxean eguerdiko 12.00etan. 12 laburmetraiak ikusteaz gain, gazteek aukera izanen dute ondorengo zinema-forumean parte hartzeko, maiatzaren 8 eta 9 erderaz eta 10 eta 11an euskaraz.
Datorren astean, hilaren 16tik 19ra, lau filme luze eskainiko dira Golem Baionan, 20:00etan doan.
‘Gli anni verdi’, ‘We must be dreaming’, ‘Ara slavaje’ eta ‘Dusk Chorus’ dira lan hauek.
Maria Soto, Ingurumen Heziketarako teknikariak Irrintzi Plaza saioan eman digu film hauen inguruko informazioa.