Iruña Rock jaialdiak kontzertuen ordutegiak zehaztu ditu

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 4a, 11:52

Maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A., eta Reincidentes, besteak beste.

Geroz eta gutxiago falta da ruña Rock jaialdiari hasiera emateko, eta data hurbiltzen ari dela ikusita, antolatzaileek kontzertu guztien ordutegiak zehaztu dituzte azken orduotan.

Dakizuenez, maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A., eta Reincidentes, besteak beste.

Duela bi hilabete inguru iragarri zuten zuzenekoen egunez eguneko banaketa. Lehenengo egunean Doctor Deseo, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, KOP, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs igoko dira agertokira. Bigarren egunean, berriz, La Raiz, La MODA, Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Boubon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da. Orain, ordutegien berri ere izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!