“Indarkeriak eta oinazeak markatu duten gure historiaren kapitulu Ilun baten itxieraren aurrean gaude”

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 3a, 19:49
Nafarroako Jauregia. Arg: Ketari en Nirudia.

ETAk bere behin betiko amaiera iragartzen duen komunikatua argitara eman eta ordu gutxitara Nafarroako Gobernuak plazaratu du bere lehen balorazioa.

María Solana Gobernuko bozeramaleak esan du ETAk bere azken agirian "benetako autokritika" egiteko aukera galdu duela, eta adierazpen horretan biktimak aipatu ez izana deitoratu du.

 

Hauxe da Gobernuak zabaldutako oharra:

“Lehenik, ETAren komunikatuak banda terroristaren desegitea adierazten du, desegite aldebakarrekoa eta behin-betikoa, hain zuzenere, gure gizarteak aspalditik eskatu eta esijitu duena. Terrorismok, indarkeriak eta oinazeak markatu duten gure historiaren kapitulu Ilun baten itxieraren aurrean gaude, beraz.

Bigarrenik, ETAk aukera bat galdu du haren jarduera itxi eta onartuz argi eta garbi hark eragindako oinazearen injustizia. ETAk aukera bat galdu du hamarkada hauetan izan duen jarduerari buruzko begirada kritikoa proiektatzeko, eta horrekin batera, erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe, izan ere, den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira. Biktimak dira, hain zuzen ere, komunikatu honetan faltan botatzen direnak.

Eta hirugarrenik, ETAk komunikatu honek eskaintzen zion aukera galdu du benetako autokritika sakona egiteko. ETAren bukaerako komunikatuak haren existentzia eta haren jarduera justifikatu nahian jarraitzen du, baina ETAk ez zuen sekulan existitu behar izan, eta sekulan ez zuen inork sinistu behar ideia edo proiektu bat defenditzen ahal zenik indarkeriaren bitartez. ETAren indarkeria terrorista bidegabekoa eta ezin justifikatuzkoa da, eta haren ondorioei erantzuteak lan serio eta sakona eskatuko du, Nafarroako Gobernua egoera berri honetan egiteko prest dagoena, beti ere biktimen eskubidearekiko konpromisotik abiatuta.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!