Txantreako Eunate institutuko bi ikasle eta bi irakasleren bisita izan dugu aste honetan Irrintzi plaza saioan. Erasmus + nazioarteko hezkuntza programan ari dira parte hartzen. Duela bi urtetik Finlandiako ikastetxe batekin ari dira lanean. Irakasle eta ikasleen arteko hartu emanak sustatzen ari dira gizarte bazterketaren aurkako proiektu baten bidez. Finlandiako Joensuun hiriko gazteak hona etorri eta hemengoak Finlandian ibili dira. Haietako bi Andrea Moreno eta Unai Biurrun gurean izan dira eta haiekin batera bi irakasle, Mikel Izkue eta Marta Diez, guri proiektu honen inguruko azalpenak ematen.