Opera-komedia bat euskaraz gaur Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 2a, 16:29

Antzerki Aroaren azken emanaldia da 'Enpresaria', gaur Nueva Babel taldeak 20:00etan eskainiko duena. Euskarara itzulitako Mozart-en lehen lana da.

Soilik lau egun ikuskizun bat sortu eta estreinatzeko, benetan eroruta dauden hiru “diva”, eta baldarregia den idazle bat. Nola moldatuko da Enpresaria? Gaizki-ulertuek, azpijokoek, kasketaldiek eta kolpe baxu ugarik koloreztatuko dute, Giovanni Battista eta Johann Gottlieb Stephanie-ren libretoetan oinarrituta dagoen historia hau. Wolfgang Amadeus Mozart-en eta bere ustezko aurkaria zen Antonio Salieri-ren musikarekin.

Mozart-en lan baten lehenengo itzulpena euskaraz. Mundu lirikoaren lehiakortasunean murgilduko gara familia osoarendako komedia honetan.

FITXA ARTISTIKOA: Egilea: Gottlieb Stephanie Zuzendaritza eta jantziak: Alejandro Aranda.  Zuzendaritza musikala: Rinaldo Zhok Antzezleak: Iker Bengotxea, Mikel Berraondo, Izaskun Zurutuza, Klara Mendizabal, Lorena Ferreiro. Argiak: Luis Salvatierra Musika: W.A. Mozart eta Antonio Salieri.

Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke,  bertako leihatilan edo bere webgunean (8 €  eta 5€ ikasle-taldeak).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!