Jaso ikastolako gazteek prest dute musikal berria: '1937'

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 2a, 13:43

1937 musikala aurkeztu dute gaur.

1937 izena izanen du Jaso Ikastolak sortutako seigarren Musikalak. Zortzi hilabetez, 50 ikasle eta 4 irakasle lanean aritu dira arte eszenikoak eta euskara uztartzen dituen proiektu bat sortzen. Ostiralean, maiatzaren 4an aurkeztuko dute jendaurrean Barañaingo Auditorioan 20:00etan.

1937 izena izanen du Jaso Ikastolak sortutako seigarren Musikalak. Zortzi hilabetez, 50 ikasle eta 4 irakasle lanean aritu dira arte eszenikoak eta euskara uztartzen dituen proiektu bat sortzen. Ostiralean, maiatzaren 4an aurkeztuko dute jendaurrean Barañaingo Auditorioan iluntzeko zortzietan.

Oraingoan ere kantua, dantza, akrobaziak eta efektu bereziak tartekatuko dituzte ordu eta erdiko ikuskizunean. Memoria historikoari keinu eginen diote era berean eta baita elkartasunari ere. 1937an gertatutakoa ekarriko dute gogora, zer nolako ondorioak izan zituen gizartean ere bai eta kontzientzia sortzea bilatuko dute. Gernikako bonbardaketa ere ageriko da Musikalean.

Haur eta gaztetxoek historiaren pasarte hura ulertarazteko unitate didaktiko bat ere sortu dute. Musikala ikusi aurretik lantzen dute zati bat, eta ondoren bestea.

Oinarri pedagogikoa du halako ikuskizun bat sortzeak. Elkartasuna lantzen da, talde lanean aritzen dira. Ikasleak eurak dira ikuskizun osoa prestatzen dutenak, irakasleek gidatuta.

Iluntzeko zortzietan Barañaingo Auditorioak ikusi ahal izanen da 1937 Musikala. Ekainean Baluarten izanen dira.  Eta udazkenean iritsiko dira bestelako emanaldiak ere. Bat, Gernikan, irailaren 28an eta bestea Tuteran urriaren 5ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!