Sanferminetako bortxaketaren sententzia, aztergai

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 2a, 08:25

Ez da akats judiziala, justizia patriarkala da goiburuarekin mahai ingurua izanen da gaur Sanduzelaiko civivoxen. 

Mahai ingurua izanen da gaur Sanduzelaiko civivoxen 2016ko sanferminetan izandako talde bortxaketaren epaia aztertzeko. Ez da akats judiziala, justizia patriarkala da goiburuarekin ariko dira. Hizlarien artean izanen dira: Yolanda Rodriguez (feminista), Ines Olaizola (NUPeko zuzenbide penaleko katedraduna) eta Pilar Gaston (abokatua). Moderatzaile lanetan ariko da Javier Martin (zuzenbidean lizentziaduna). Arratsaldeko zazpietan izanen da mahai inguru hori. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!