12:00etan Kondestablearenean ezagutaraziko dituzte 2018ko sanferminak iragartzeko kartel finalistak. Zortziren artean aukeratzen ahalko dute iruindarrek zeinek izanen duen aukera jaiak iragartzeko. Internet bidez, 010 telefonoaren bitartez edo civivoxetan ematen ahalko da botoa. 16 urtetik gorakoek eta Iruñean erroldatutakoek izanen dute horretarako aukera.