2017ko uztailaren seian, Iruñeko Udalak ikurrina zabaldu zuen udaletxeko mastetako batean. Orain, Auzitegiak erabaki hori baliogabetu egin du, eta Udala 8.000 euroko kostak ordaintzera ere kondenatu du, UPNk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Izan ere, alderdi erregionalistak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak aurkeztu zuten ikurrina zabaltzeko erabakiaren aurkako helegitea.
Betiere UPNren prentsa oharraren arabera, epaileek ebatzi dute Udalak ez duela lege oinarririk ikurrina zabaltzeko erabakia hartzeko; izan ere, “Ikurren Legea bertan behera utzi zuen legeak ez arautzen, ezta babesten ere, beste erkidego autonomo baten bandera edo zehazki ikurrina zabaldu ahal izatea; izan ere, aipatzen du egun oraindik onartu gabe dagoen eta antza denez gai hau arautuko duen legea”.