Bi gazte nafarrek zuzendutako dokumentalak ikusgai Filmotekan

Euskalerria Irratia 2018ko api. 24a, 20:33

Asteazken honetan Marina Lameiroren ‘Young and Beautiful’ eta ‘Yours Truly’ Maddi Barber, C. Murray eta C. Hoskinsen lana ikusi ahal izanen dira 20:00etan. 

Bi lan hauek ‘Punto de Vista’ jaialdiaren aurtengo edizioan aurkeztu ziren. Saio honetan Marina Lameirok eta Maddi Barberek haien lanen aurkezpena eginen dute. 

Young and Beautiful (2018)

Zuzendaritza, argazkigintza, soinua zuzenean: Marina Lameiro.

Muntaia: Diana Toucedo

Soinu diseinua: Jordi Ribas

Hizkuntza: gaztelera

Iraupena: 72 minutu

 

      Poti, Nais, Ione eta Das bere kabuz bizitzea erabaki duten gazteak dira. Gizarteak haien jomuga `berekoiak´ alde batera uztera bultzatzen dituen bitartean, bakoitza bere identitatea garatzeko lanetan dabil, elkarrizketaren bitartez. Hala hasten da haien eta filmaren zuzendari den Marinaren arteko trukea. Bere kamerarekin batera, gazteen egunerokoaren parte diren momento on eta txarrenetan egongo da: dantzatu, elkarrekin esnatu, elkarrekin aritu, negarrez hasi edo barre egiteari ekin, haien arteko konplizitatea garatuz.

         Hezi nahi ez izana leporatu zaion belaunaldi baten deskribapen konplexuagoa dugu hau, aurrera egiteak ametsak alde batera uztea suposatzen duena.

 

Film onenari ikusleek emandako Saio Bereiza, 2018ko Ikuspuntu Zinemaldi Internazionala.

 

 

Yours Truly (Espainia, Britainia Handia, Chile, 2018)

Zuzendaritza, argazkigintza, muntaia: Christopher Murray, Charlotte Hoskins,Maddi Barber.

Gidoia: Carlo Sánchez

Hizkuntza: ingelera, gaztelerazko azpitituluekin 

Iraupena: 14 minutu

 

     Yours Truly (Adeitasunez) 19 eta 20. Mendeetan Manchesterko Museora ailegatu ziren animali taxidermikoen istorioa jarraitzen du. Museo zuzendarien arteko eskutitzek, espedizioetan aritutako adituek eta britainiar nobleziak animali hauen istorioak ezagutaraztera ematen dituzten. Erakusgai hauek garai batean izaki bizidunen bizitza kontrolatu nahi zenaren lekuko eta adierazgarri desorosoak dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!