Parke berria izanen du Iruñeak, hiltegi zaharraren orubean, Orkoiendik gertu, Miluzen. Hirigintza sailak bihar ezagutaraziko du. Udalak 1'4 milioi euro inbertituko ditu eta "zonalde ekonomiko berria" sortuko du; eta, horrez gain, Orkoin eta Iruñearen arteko loturak hobera eginen du.
Errepidetik gertuen dagoen zonaldea oinezkoentzat egokituko dute, hainetzako espaloi berria egonen da eta bidegorria ere bai.
Aldaketak, arloz arlo
Orubea hutsik dago une honetan, baina, gero, jatorriz landa eremukoa den landareria jarriko dute, baserri inguruan dagoela aintzat hartuz. Jatorrizko orografia mantendu eta larrea tokiko zuhaitz eta zuhaixkekin beteko dute. Behatokia ere jarriko dute, eta, hegoaldean, merenduak egiteko gune bat, baita haurrentzako jolastoki bat ere; hori guztia, inguruarekiko koherentzia mantenduz.
Horretaz aparte, "ekimen ekonomikoetarako inguru bat" izanen du parkeak, Orkoienengandik gertu. Parkearekin konektatu asmoz, bidexkak eta errepideak sortuko dituzte.